IKASTAROA
ARAZO BIHURTZEN DENEAN 2. EDIZIO
Disfagiari buruzko prestakuntzaren edizio berri honek irenste-mekanismoari buruzkoa, baita sortzen dituen arazoak ulertzeko eta pairatzen duten pertsonen elikadura hobetzeko tresnak ere eman dizkigu. Cristina López Varas, hartutako kalte zerebralaren ATECE Araba elkartearen logopedak emana izan da. Oso balorazio altuak izan dituen ikastaroa izan da, bai teorian, bai praktikan.






IKASTAROA
DEMENTZIA MOTAK ETA JOKABIDE-ALTERAZIOAK
Laura Ramírez López ATECEko neuropsikologoak, hirugarren adinekoetan lan- esperientzia handia eta hartutako kalte zerebrala duenak, jarraibideak eman dizkigu dementziei eta prozesu neurodegeneratiboei buruz dugun ezagutza hobetzeko, ikuspegi praktiko batetik, jokabide-sintomei heltzeko gure trebetasunak hobetuz. Landutako gaiak interes handia piztu zuen eta Ikastaroaren hiru edizio egin ditugu.


















TAILERRA
ESTIMULAZIO KOGNITIBOA. ZER DA ETA NOLA APLIKATU?
Laura Ramírez Lópezen prestakuntza-esperientziarekin ikasi genuen zer diren eta nola lan egiten duten buruko prozesuek, funtzio betearazleek, gaitasun horiek sustatzeko estrategia eta ariketa batzuek, maila kognitiboan afektazioa duten pertsonen autonomia hobetzeko eta mantentzeko. Plazak azkar bete ziren eta balorazio ezin hobea izan zuten. Irailean tailer honen edizio berri bat egingo dugu.





